Erronka berri bati ekingo dio datorren denboraldian Ander Okamika kirolari lekeitiarrak; triatloia txirrindularitzagatik aldatu eta profesional mailan emango ditu lehen pedalkadak.
Lehen arretako familia medikua da Maria Aranburu gernikarra. Lekeitioko osasun zentroan lan egiten du, eta lan karga «handia» dutela onartu du. Izan ere, egunerokotasunean ordutegitik kanpo ere «ordu mordoa» sartzen dituztela aitortu du.
Ekainetatik urrira egindako hiru kanpainetan 822 sinadura batu dituzte. Udaletxean aurkeztuko dituzte, jokoari buruzko azterketari bultzada emate aldera.
Langile kopuruaren arabera, 3.000-4.000 euro bitarteko diru laguntzak jasoko dituzte tabernek eta jatetxeek.
Pfizer eta BioNTech-en artean garatutako txertoa urte amaieran erabiltzen hastea espero dute.
Osakidetzan ordezkaritza daukaten bederatzi sindikatuek deialdi bateratua egin dute. Urriaren 29an Araban eta azaroaren 5ean Gipuzkoan egin modura, Bizkaian eguenean [azaroak 12] egingo dute greba.
Zuhaitzak 'Trioza erytreae' intsektuarekin kutsatuta daudela baieztatu dute emaitzek. Gaitza beste toki batzuetara ez zabaltzeko neurriak hartzea beharrezkoa dela esan dute.
Aho batez hartu du erabakia, udalbatza osoak, azken osoko bilkuran.
Harpidedun eta Hitzakideen artean Errigoraren bi otzara zozkatu ditu Hitzak; saski zuria eta saski beltza, hain zuzen ere.
Eguaztenean batuko den Kirol batzordean lantaldea eratzen hasi nahi du udalak.
Mutrikuko portuko uretan ikusitako balea, itxura guztien arabera, jatera sartu zen.
Atzo [azaroak 9] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasu berriak: Lekeitio (7), Mutriku (5), Ondarroa (3), Markina-Xemein (2), Aulesti (2), Amoroto (1), Gizaburuaga (1) eta Munitibar (1). Lekeitiok eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute, eta Mutriku laranjan dago, 449,94ko tasarekin.
Lanek hiru egun iraungo dute. Lehen bi egunetan asfaltatze lanak egingo dituzte, eta azken egunean margoketa lanak.