HITZAk zozkatutako Errigoraren saskiak Ondarroara eta Gernikara joan dira
Harpidedun eta Hitzakideen artean Errigoraren bi otzara zozkatu ditu Hitzak; saski zuria eta saski beltza, hain zuzen ere.
Errigoraren eskutik, bi otzara zozkatu ditu Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak. Hain zuzen ere, Nafar hegoaldeko uztarekin bete-bete egindako saskiak izan dira harpidedun eta Hitzakideen artean zotz egin dituenak. Saski zuria eta beltza eskuratzeko parte hartu dute ehun lagun baino gehiagok, eta sariak Ondarroan eta Gernika-Lumon geratu dira. Saski beltza Goizargi Etxaburu Arantzamendi ondarrutarrarentzat izan da, eta Josune Ortuzar Uribe gernikarrak irabazi du saski zuria.
Eskaerak egiteko azken egunak. Zozketan parte hartu duten baina saskirik irabazi ez dutenek, oraindik eskaerak egiteko aukera daukate; eguena [azaroak 12] da eskaerak egiteko azken eguna! EGIN ESKAERA HEMEN!

Goizargi Etxaburu Arantzamendi ondarrutarra, saskiagaz.

Josune Ortuzar Uribe gernikarra, Idurre Arrazola HITZAren kudeatzailearen eskutik saski saria jasotzen.