Euskaraldiaren txapak jasotzeko deia egin dute
Gogorarazi dutenez, bakoitzak izena emandako herrian jaso beharko du paparrekoa. Toki batzuetan bertan izena emateko aukera ere egongo da. Hemen herriz herriko zerrenda, egunak eta orduak zehaztuta!
Ate joka dator azaparem 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den bigarren Euskaraldia. Bertan izena eman dutenek ariketan parte hartzeko identifikagarria izango den txapak jasotzera hurreratu beharko dute herriz herri ipini dituzten mahaietara. Gogorarazi dutenez, bakoitzak izena emandako herrian jaso beharko du paparrekoa. Toki batzuetan bertan izena emateko aukera ere egongo da.
- Amoroto. Kultur Taldekoak arduratuko dira banaketagaz.
- Aulesti. Azaroak 13, 19:30etan, eta azaroak 14, 18:00etan, plazan. Izena emoteko aukera ere egongo da.
- Berriatua. Azaroaren 13an eta 20an, 16:00etatik 19:00etara, plazan. Azaroaren 16tik 19ra, goizez, udaletxean.
- Etxebarria. Astegunetan, goizez, udaletxean eta arratsaldez liburutegian.
- Ispaster. Astegunetan, 09:30etik 13:00etara, udaletxean. Azaroak 12, 14, 17 eta 19an, 18:00etatik 19:00etara, IƱigo Egiluzen.
- Lekeitio. Domekan [azaroak 15], 12:30etik 14:30era, udaletxeko eskaileretan.
- Markina-Xemein. Astegunetan, goizez udaletxean eta 15:00etatik aurrera, liburutegian.
- Munitibar. Goizez, udaletxean.
- Mutriku. Azaroak 13, 18:30etik 20:30era, eta, azaroak 14, 10:00etatik 13:00era, Beheko Plazan.
- Ondarroa. Azaroaren 16tik 18ra, 09:00etatik 14:00etara, Udal Euskara Zerbitzuan, eta 17:30etik 19:30era, Erakusketa aretoan. Azaroaren 19tik 22ra, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Turismo Bulegoan.