Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutriku berriro ere gune gorri izatera pasatu da, positibo berriak erregistratzen jarraitzen dutelako

Azken 24 orduetan 15 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Mutriku (5), Lekeitio (4), Ondarroa (2), Berriatua (1), Markina-Xemein (1), Munitibar (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Lekeitiok eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen du

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/11/11

Azken 24 orduetan Lea-Artibain eta Mutrikun 15 positibo berri erregistratu dituzte: Mutriku (5), Lekeitio (4), Ondarroa (2), Berriatua (1), Markina-Xemein (1), Munitibar (1) eta Ziortza-Bolibar (1). Eta azken egunetako inzidentzia tasa kontuan edukita, Mutriku berriro ere gune gorri izatera pasatu da; 100.000 biztanleko 543,68ko tasa dauka. Lekeitiok eta Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen dute, 952,25eko eta 593,71ko tasekin, hurrenez hurren.

Mutriku urriaren 26an sartu zen lehen aldiz gune gorrian. Bi egun beranduago, urriaren 28an, berriro ere gune gorritik irten eta eremu laranja izatera pasatu zen. Orain, ostera, berriro ere gune gorrian dago.

Atzo [azaroak 10], gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoen egoitza zentroen sarean kutsatutakoen datuak jakinarazi zituen. Lurralde osoan 58 erabiltzaile daude positibo emanda, horietatik 12 Munitibarko Oizpe egoitzan.

Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [azaroak 10] 17.890 proba egin zituzten (15.368 PCR eta 2.522 antigeno). Horietatik 1.401 positibo (%7,8) erregistratu zituzten (1.021 PCR bidez eta 380 antigenoen bidez). Kasu gehienak Bizkaian erregistratu zituzten (676); Gipuzkoan 569 atzeman zituzten, eta Araban 142. Horiei EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 14 kasu gehitu behar zaizkie. Kutsatu gehien 40-64 urte bitartekoen artean erregistratzen jarraitzen dute.

Ospitaleratutakoei dagokienez, gaurko [azaroak 11] buletinean Jaurlaritzak ez du datu hori eman: “Informazio sisteman hutsegitea dela eta, oraindik ez dugu ospitaleratze berrien daturik”. Dena dela, ZIUn daudenen datua eman du: atzo [azaroak 11] 133 zeuden, herenegun baino bi gutxiago.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.