Organo eta biolontxelo doinuak, Xemeingo elizan
Bizkaiko Hotsak jaialdiko kontzertua egongo da barikuan [azaroak 13], 19:30ean, Xemeingo elizan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aurretik eskuratu behar dira, udaletxeko sarrerako makinan.
Beste urte batzez, Diego de Amezua elkartearen eskutik antolatzen diren Bizkaiko Hotsak jaialdiko kontzertu bategaz gozatzeko aukera egongo da Markina-Xemeinen. Oraingoan, biolontxeloa eta organoa, errenazimendu eta barroko garaietatik lotura izan duten bi instrumentu, uztartuko dituzte Ignacio Arakistain eta Oleg Sarapulov musikariek barikuan [azaroak 13] Xemeingo elizan eskainiko duten kontzertuan.
Musikari biak koroan egongo dira, baina hurretik jarraitzeko aukera egongo da pantaila handi baten bidez. Kontzertu dotore eta hunkigarria eskaintzea dute asmoa, programa zabal eta aberats baten bidez.
Sarrerak. 19:30ean hasiko da kontzertua, eta doan izango bada ere, sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dira udaletxeko sarrerako makinan. Antolatzaileek azaldu dutenez, COVID-19aren aurreko segurtasun neurri guztiak hartuko dira, eta elizako edukiera %35era mugatua egongo da. Maskara kontzertu osoan jarrita eraman behar dela gogora ekarri dute.