Asteburuan Markina-Xemeinen emango dituzten filmeetako sarrerak agortu dira
Azkenengo sarrerak gaur goizean saldu dituztela jakitera eman dute Uhagon kultur elkartekoek.
Uhagon kultur elkartekoek jakitera eman dutenez, zapatuan [azaroak 14] eta domekan [azaroak 15] Markina-Xemeinen egongo diren film bietako sarrerak agortuta daude. Alde batetik, Euskaraldiaren baitan, umeei zuzendutako Lur eta Amets filma emango dute zapatuan, 18:00etan, Uni frontoian. Bestalde, Zinemaren Lagunak eta Uhagonek antolatuta Sufragistas filma emango dute domekan, 18:30ean, Esperantza aretoan.
Edukiera mugatuta egongo da bietan, eta sarrerak, beraz, aldez aurretik erosi behar ziren Uhagon kulturgunean. Baina azkenak gaur [azaroak 12] goizean banatu dituztela jakinarazi dute.
Euskal Herriko abenturetan barneratuko du ikuslea Lur eta Amets bikiak protagonista dituen filmak; XX. mende hasierako mugimendu feministak eta emakumeen boto eskubideen aldeko borroka dakar gogora, berriz, Sufragistas fimak.