Antolatzaileek lasterketa bertan behera uztea erabaki dute. Ezinezkoa dela ikusten dute segurtasun neurriak bermatzea.
Ondarru-Lekitto eta beste hainbat kirol eta kultur ekintzekin gertatu den bezala, urte amaieran ospatzen den San Silbestre lasterketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Egungo osasun egoeran ezinezkoa dela ikusten dute segurtasun neurriak bermatzea.
Azken urteetan gero eta
parte hartze handiagoa izan du
Tximista atletismo taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatutako lasterketak. Adin guztietako parte hartzaileentzat egoten da aringa-aringa egiteko aukera. Hori dela eta askorentzat berezia izaten da kirol ekimen hori, eta beraz,
penaz hartu dute erabakia antolatzaileek. Hala ere, guztien osasuna lehenetsi dute, eta datorren urtean lasterketa antolatzea espero dutela esan dute.