Lekitto Bedarrak 200 kilotik gora barazki banatu ditu
Orain, taldeak diru laguntzak lortu nahi ditu: "Diru laguntzen bidez barazkiak ekoizteko dinamika sustatu nahi dugu: lurra lantzeko makina bat, parkean lanabesak gordetzeko etxola... finantzatu behar ditugu"
Egungo egoeragaz, Lekitto Bedarrak aurten ez du Usotegi Eguna ospatuko. “Guretzat pena da Usotegi Eguna ez antolatzea. Izan ere, egun horretan urte osoan egiten dugun lana erakusten dugu: hitzaldiak, ekoizleen azokatxoa, umeentzako jolasak, txapelketak, erakusketak… egiten ditugu”. Dena dela, ospakizuna ezin eginda ere, taldeak aurrera jarraitzen duela gogorarazi dute. Hala, Usotegiko uzta banatzen jarraitzen dute.
Guztira, momentuz 200 kilotik gora barazki banatu dituztela esan dute: Gurutze Gorriari 7 aldiz eman diote, eta Dominika mojei 16 aldiz. “Horien bidez, herriko hainbat familiak Usotegiko barazki fresko, sasoiko eta ekologiko jasotzeko aukera dute”.
Orain, taldeak diru laguntzak lortu nahi ditu: “Diru laguntzen bidez barazkiak ekoizteko dinamika sustatu nahi dugu: lurra lantzeko makina bat, parkean lanabesak gordetzeko etxola… finantzatu behar ditugu”. Esan dutenez, diru laguntzak lortzeko udalean eta inguruko enpresetan jo dituzte ateak.
BIDEOA: Usotegi Egunak suposatzen dienaz eta urte osoan egiten duten lanaz hitz egin dute Lekeitioko Udalaren aste honetako albistegian: