Santi Brouardi omenaldia egingo diote haren hilketaren 36. urteurrenean
Barikuan [azaroak 20] 13:00etan Lekeitioko udaletxeko eskaileretan batzeko deia egin dute. Handik hilerrira joango dira.
Santi Brouard Herri Batasuneko kidea hil zutela 36 urte beteko dira barikuan [azaroak 20]. Eta urtero egin modura, haren hilketa salatu eta Brouard omentzeko ekitaldi xumea egingo dute, Sortuk deituta. Hala, barikuan [azaroak 20] 13:00etan Lekeitioko udaletxeko eskaileretan jarri dute hitzordua, eta handik hilerrira joango dira.
Brouard medikua zen, eta Bilboko bere kontsultan tiroz hil zuen GALek. Bost urte beranduago, 1989ko azaroaren 20an Madrilen tirokatuta hil zuten Josu Muguruza HBko diputatua.