Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Durangoko Azokaren plazetako bat izango da Ondarroa

'Zu non, han DA!' egitasmoaren baitan kontzertu sorta antolatu du Durangoko Azokak. Abenduaren 5etik 8ra Ondarroan, Amurrion, Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Donostian, Atarrabian eta Azpeitian eskainiko dituzte zuzenekoak.

Zu non, han DA! egitasmoaren aurkezpena. Argazkia: Durangoko Azoka.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/11/20

Osasun alarmak ezarritako mugikortasun eta aforo neurriak kontuan hartuta, Durangoko Azokak egitasmo berria abiaraziko du: Zu non, han DA!. Egitasmoaren baitan, hain zuzen ere, abenduaren 5etik 8ra zuzeneko emanaldiak emango dituzte Euskal Herriko zortzi udalerritako hamar aretotan, tartean, Ondarroako Beikozini aretoan. Amurrion, Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Donostian, Atarrabian eta Azpeitian ere antolatu dituzte kontzertuak.

Zu non, han DA! egitasmoa Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabaltzeko asmoagaz datorrela azpimarratu du Nerea Mujika Gerediagako presidenteak. “Indarrean dauden mugikortasun ezarpenen eraginez, Durangoko eta mugakide diren herrietako biztanleak bakarrik joan ahalko dira modu presentzialean Durangoko egitarauaz gozatzera. Aurten euskal herrietatik Durangora etortzerik izango ez denez, Durangoko Azoka joango da euskal herrietara”.

Ibilbide luzea duten nahiz hasi berriak diren 32 musika bandek osatuko dute egitaraua. Tartean, Ondarroako Dena taldeak ere parte hartuko du. “Helburua da azoka ahalik eta kulturzale gehiengana heltzea, musikariei plaza berriak eskaintzea, eta aretoei eta bertako langileei ere laguntza txiki bat ematea”.

Herri bakoitzean bi eguneko egitaraua iragarri dute. Ondarroan, esaterako, hiru kontzertu emango dituzte. Abenduaren 6an Dupla eta Nikotina taldeen txanda izango da. Abenduaren 8an, ostera, Patxuko Nice eta Ezpalak taldeen musikaz gozatu ahal izango da. Emanaldi horietarako eta gainerako herrietan egingo dituztenerako sarrerak zapatuan [azaroak 21] 11:00etan ipiniko dituzte salgai Durangoko Azokaren webgunean. Aurreratu dutenez, Ondarroako kontzertuen sarreren prezioa 6 eta 8 euro artekoa da, eta unean uneko osasun arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.

KONTZERTUEN ZERRENDA

  • Ondarroa (Beikozini)
    • Abenduak 6
      • 18:00. Dupla+Nikotina
    • Abenduak 8
      • 17:00. Patxuko Nice
      • 19:00. Ezpalak.
  • Amurrio (Burubio)
    • Abenduak 6
      • 18:00. Izatefaltsua+Rodeo.
    • Abenduak 7
      • 19:00. Sara Zozaya.
  • Atarrabia (Totem)
    • Abenduak 5
      • 18:00. Liher+Sorkari.
    • Abenduak 6
      • 18:00. Kaleko Urdangak+Perlata.
  • Azpeitia (Soreasu)
    • Abenduak 5
      • 19:00. Gatibu.
  • Azpeitia (Sanagustin)
    • Abenduak 8
      • 19:00. Sua.
  • Bermeo (Kafe Antzokia)
    • Abenduak 6
      • 18:00. Gatom + J Martina
    • Abenduak 7
      • 18:00. Joseba Irazoki+Inoren Ero Ni.
  • Bilbo (Euskalduna)
    • Abenduak 7 eta 8
      • 12:00.Ene Kantak.
    • Abenduak 7
      • 19:00. Zea Mays.
    • Abenduak 8
      • 19:00. Nogen.
  • Donostia (Dabadaba)
    • Abenduak 5
      • 18:30. Silicies Grizzlies+Kyxo.
    • Abenduak 6
      • 18:30. Dena + Habi.
  • Donostia (Doka)
    • Abenduak 7
      • 18:00. Raitx+Pelax
    • Abenduak 8
      • 18:00. Mihise+Kaskezur.
  • Gasteiz (Jimmy Jazz)
    • Abenduak 6
      • 18:00. Brigade Loco+Barne Guda.
    • Abenduak 8
      • 18:00. Amorante+Moxal.
Erlazionatutako edukiaELKARRIZKETA] Jon Arriaga Zu non, han DA! proiektuaren koordinatzailea

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.