Euskaltzaleen Topagunearen iritziz, pandemiak, batez ere, haur eta gazteen arloko euskararen "gabezia eta ahultasunak" azaleratu ditu. Erakunde askotan gaztelaniaz lan egiten dutela ere nabaritu dute.
'Zu non, han DA!' egitasmoaren baitan kontzertu sorta antolatu du Durangoko Azokak. Abenduaren 5etik 8ra Ondarroan, Amurrion, Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Donostian, Atarrabian eta Azpeitian eskainiko dituzte zuzenekoak.
Ariguneek edukiko duten betebeharrari buruzko azalpenak eman dituzte Ondarroan egindako Euskaraldiaren hasiera ekitaldian.
Azken egunetako joera ikusita, bi herri horietan ari dira positibo kasu berri gehien erregistratzen. Dena dela, azken 24 orduetan Lea-Artibain eta Mutrikun 19 kasu berri erregistratu dituzte, eta gehien Lekeition atzeman dituzte: Lekeitio (8), Ondarroa (7), Mutriku (3) eta Markina-Xemein (1). IƱigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu du Eguberriak desberdinak izango direla.