Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara, pandemiak eragindako kaltetuen tartean

Euskaltzaleen Topagunearen iritziz, pandemiak, batez ere, haur eta gazteen arloko euskararen "gabezia eta ahultasunak" azaleratu ditu. Erakunde askotan gaztelaniaz lan egiten dutela ere nabaritu dute.

Euskalgintzaren ordezkaritza zabalak egindako agerraldia. Argazkia: Kontseilua
Olaia Zabalondo Dominguez
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/11/20

Koronabirusaren pandemiak gizarte osoa kolpatu du, sektore eta arlo ugari ukitu ditu, eta nahikoa kaltetuta utzi ditu, gainera. Euskaltzaleen Topagunearen ustez, pandemiak egoera zaurgarriak begi bistan jarri izan ditu, tartean euskara ere bai. Hortaz, euskararen ahultasunak begi bistan jarri dituela dio Euskaltzaleen Topaguneko kide Iker Martinez de Lagosek.

Aipatu duenez, arlo batzuetan gehiago nabaritu izan dira euskararen “gabezia edo ahultasunak”. Nabarmenena haur eta gazteen arloan izan dela deritzo: “Haur askorentzako eskola bera izan da euskaragaz harremana izateko espazio nagusiena edo bakarra, kasu batzuetan. Denbora asko egon dira eskola barik, eta konturatu gara horrek eragin nabarmena izan duela bai hizkuntza gaitasunean, bai euskara erabiltzeko erraztasunean eta baita sozializazioan ere”.

Eragin hori zonalde batzuetan “nabariagoa” izan dela dio: “Ziur aski, hiriguneetan gehiago nabarituko zuten, aisialdiko egitasmoetan euskararen presentzia txikiagoa izaten baita. Ume eta gazte askok galdu egin zuten euskaragaz zuten ia lotura bakarra. Zuen eskualdeetan, Lea-Artibai eta Busturialdean, ez zen horren nabaria izango. Eskolaz kanpoko harreman sareak askoz ere euskaldunagoak direlako”.

Era berean, lehen ere argi zeukaten gauza bat argi geratu dela nabarmendu du Martinez de Lagosek, eskola ez dela nahikoa euskarari eusteko. «Eskolak bakarrik ezin du. Lan handia egiten badute ere, ez da nahikoa».

Euskara, bigarren mailan. Beste alde batetik, konturatu izan dira “alarma egoeretan eta premia handia dagoen egoeretan” euskararen trataera bigarren maila batean geratzen dela: “Adibide argia daukagu Estatutik sortu duten COVID-19ren gaineko aplikazioan. Espainiako Gobernuak gaztelania hutsean sortu du aplikazioa. Estatutik ez dute pentsatu momentu batean ere ez, hizkuntza ofizial guztietan sortzea. Erakunde askotan zelan lan egiten duten ere ikusi dugu. Horietako askotan lan hizkuntza gaztelania dela argi geratu da. Lehenengo gaztelaniaz egiten dituzte gauzak, eta gero euskarara itzuli”.

Koronabirusaren pandemiak orduan, “beharbada ez du ezer berririk ekarri”, baina bistaratu egin ditu lehenagotik nabarmenak ziren zenbait gauza, eta gabeziak “gordindu” ditu.

“Lehenengo olatuak denok harrapatu gintuen jokoz kanpo, gizartea ez zegoen prest horretarako, bat-batean sartu beharra izan genuen etxean. Denbora guzti honetan, hala ere, euskalgintzaren arteko harremana jarraia izan da. Prestatuago egon gura izan dugu bigarren olaturako eta geratzen den denborarako, ez dakigula zenbat izango den”. Hala, joan den astean euskalgintzako hainbat eragilek egindako agerraldian bi ideia bota zituzten, “berriak ez direnak, gainera”.

Batetik, uste dute hizkuntzaren normalizazioak beharrezkoa duela gizarte aktibazioa; “garrantzitsua da komunitate bizi bat edukitzea hizkuntzaren garapenerako”. Bestetik, “beharrezkoa dela” uste dute era guztietako erakundeek sustapen politikak eustea eta martxan jartzea; “bi horiek dira oinarria”.

Joan den asteko agerraldian gogorarazi zutenez, euskalgintzaren hainbat proiektu mugarri bertan behera geratu behar izan dira; hala nola, Korrika edo Ikastolen eta Eskola Publikoen festak. Komunitate moduan agertzeko espazioak izanik, Martinez de Lagosen ustez, eragin kolektiboa izango du batetik, “ilusio handia egoten baita horien inguruan”. Eta beste alde batetik, eragin ekonomikoa izango du horien antolaketan aritzen diren elkarte eta mugimenduentzako.

Parte hartzeko deia. Agerraldia aprobetxatu zuten gizartearen parte hartzea eskatzeko amaitzen ari zen Errigora kanpainan edota Euskaraldian, eta euskal kultura kontsumitzeko deia ere egin zuten.

Euskalgintzak normalean “ondo erantzuten” badu ere, garai hauetan “zailagoa” da parte hartzea: “Kalean gutxiago gaude, eta kalea da gure topalekua, ekitaldiak egiten dugun lekua, kultur emanaldiak egiten diren lekua… Hori murriztuta dagoen honetan, zailagoa da. Baina gizarte honek behin eta berriz erakutsi du badagoela euskararen aldeko jarrera, eta erantzun egiten du”.

Elkar zaintza erdigunean egotearen beharra nabarmendu du Martinez de Lagosek, hau da, “komunitate izaera gehiago indartu beharra dagoela”. Komunitatea egiteko elementuak behar dira, eta gaur hasi den Euskaraldia bada Euskaltzaleen Topagunearen ustez komunitatatea egiteko elementu horietako bat: “Gure arteko harreman sareak indartzen lagundu ahal du, aldaketak sortzen eta sare horiek euskarara ekartzen”. Euskaraldia ekarpen “garrantzitsua” dela uste dute.

Euskaraldian, gainera, herritarrak dira eragileak, herritarren konpromisoetatik irudikatu gura da badagoela herri bat euskaraz bizi nahi duena, eta euskaraz bizitzeko urrats praktikoak ematen dituena. Aurten, gainera, Ariguneekin euskarak espazio berri bat irabaziko duela uste du: “Euskaraz lasai aritzeko espazio berri bat egongo da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.