Edukiontzi horian hainbat hondakin desegoki agertu direla esan dute
Debabarreneko Mankomunitateak dio edukiontzi horietan hondakin desegokiak agertu direlako birziklatze prozesuan arazoak sortu direla.
Debabarreneko Mankomunitateak esan du edukiontzi horian hainbat hondakin desegoki agertu direla, eta horrek birziklatze prozesuak arazoak sortu dituela. Ondorioz, kezkatuta daudela esan dute. “2030erako gaikako bilketan %70era iristeko oso garrantzitsua da hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzian uztea”.
Zer bota daiteke edukiontzi horira?
- Plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brik edo egurrezko ontziak.
- Hondakinak: ur eta freskagarri botilak, garbiketako hondakinen edukiontziak, bidoiak, higiene pertsonaleko produktu batzuk (xanpuaren ontzia, hortzetako pastaren edukiontzia…), jogurt ontziak, litxarreria poltsak, saltokietan emandako plastikozko poltsak, olio edo ozpin botilak…
Zer EZIN DAITEKE bota daiteke edukiontzi horira?
- Pintura poteak, ibilgailuen motorrentzako olio poteak, lubrikante poteak eta abar eduki dituzte ontziak.
- Hondakin arriskutsuen ontziak
- Pneumatikoak, pertsianak, plastikozko aulkiak eta plastikozko hodiak eduki dituzten ontziak.
- Oharra: Aurreko hondakin guztiak GARBIGUNERA eraman behar dira. Eta Garbigunean ere garrantzitsua da hondakin bakoitza dagokion lekuan uztea.