Lekeitio gune gorritik laranjara pasatu da
Atzo [azaroak 23] erregistratutako datuetan oinarrituta, 100.000 biztanleko 483,03ko tasa edukitzera pasa da Lekeitio. Bestetik, azken 24 orduetan 7 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: Ondarroa (3), Mutriku (2), Mendexa (1) eta Markina-Xemein (1).
Atzo [azaroak 23] erregistratutako datuetan oinarrituta, Lekeitio gune gorritik atera eta gune laranjan sartu da; 100.000 biztanleko 579,63ko tasa edukitzetik 483,03ko tasa edukitzera pasatu da. Mutrikuk eta Ondarroak, aldiz, gune gorrian egoten jarraitzen dute; 824,90eko tasa dauka Mutrikuk, eta eta 523,86koa Ondarroak.
Atzo [azaroak 23], 7 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun: 3 Ondarroan, 2 Mutrikun eta bana Markina-Xemeinen eta Mendexan. Hala, joan den astean [azaroak 16tik 22ra] eta atzo [azaroak 23] kasu berririk erregistratu ez duten herriak ondokoak dira: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [azaroaren 16tik 22ra] Lea-Artibain eta Mutrikun 70 positibo erregistratu zituzten; aurreko astean baino %30 gutxiago:
- Ondarroa: 27
- Lekeitio: 17
- Mutriku: 16
- Berriatua: 3
- Munitibar: 3
- Markina-Xemein: 2
- Mendexa: 2