Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen hitzaldian izan dira ziortza-bolibartar batzuk
Azaroaren 25aren harira, Ziortza-Bolibarko Udalak Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel LarraƱaga antropologo eta kazetarien hitzaldia antolatu zuen martitzenerako [azaroak 24]. Esan dutenez, 20 lagun inguruk parte hartu zuten ordu eta laurden iraun zuen saioan. Amaieran, gainera, herritarrek euren esperientziak partekatu zituzten. Jendea entzundakoagaz gustura joan geratu zela esan dute.