'Euskara ahotik bihotzera' horma-irudia egin dute Berriatuko eskolakoek
Gaur hasi (abenduak 1) eta bihar amaituko dute Euskaraldiaren baitako ekimen koloretsua
Euskaraldia kolorez janzteko ekimen polita prestatu du Berriatuko Eskolak ariketa sozialaren baitan. Pandemiak kaleko ekintzak mugatu baditu ere, badagoela girotzerik erakutsiko dute gaur eta bihar eskolako ume eta gaztetxoek Euskara ahotik bihotzera horma irudiagaz. Txandaka- txandaka hasi dira gaur (abenduak1) eskolako umeak plazako aterpeko horma margotzen, eta horrelaxe jarraituko dute bihar (abenduak 2) ere. Umeak pozarren ibili dira margo koloretsuen artean.