2020/12/1

Aurten ere badago Kontzezioko Bertso Jaialdia Markina-Xemeinen

Sarrerak agortuta daudela jakitera eman dute antolatzaileek. Punta-puntako sei bertsolarik egingo dute kantuan.

Lekeitioko KZgunea zabalik dago hilaren 15era arte

Gaurtik [abenduak 1] hilaren 15era arte, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Horma-irudia Berriatuan

'Euskara ahotik bihotzera' horma-irudia egin dute Berriatuko eskolakoek

Gaur hasi (abenduak 1) eta bihar amaituko dute Euskaraldiaren baitako ekimen koloretsua

Azken orduetan intzidentzia mailak gora egin du Ondarroan

Atzo [azaroak 30] egindako probetan 7 positibo berri erregistratu zituzten Lea-Artibain; Mutrikun ez zuten kasu berririk erregistratu. Ondarroan 5 kasu berri atzeman dituzte, eta bana Ispasterren eta Markina-Xemeinen. Ondarroak gune gorrian egoten jarraitzen du.

Mendexan egingo duten 'Txiki handia zara' emanaldirako sarrerak erreserbatu egin behar dira

Ikuskizuna abenduaren 13an eskainiko dute, frontoian. Sarrerak udaletxean erreserbatu behar dira. Goi-Alde Mendexako 3. Adinekoen Elkarteak belaunaldien arteko harremanak sendotzeko helburuagaz antolatu du ekitaldia.

2021eko udal aurrekontuei ekarpenak egiteko tartea zabalik daukate lekeitiarrek

Lekeitioko Udalak 2021eko aurrekontuen inguruan herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko prozesua zabaldu du aurten ere. Parte hartze orri bat bete eta udal bulegoetan aurkeztu behar da.

'Luze edo motz' ikuskizunagaz gozatu dute Etxebarrian

Euskaraldiaren baitan antolatu dute ikuskizuna. Euskara Egunerako ere prestatzen ari dira.

Gehiago