Gaikako hondakin bilketa bi puntu igo da Debabarrenean
Guztira, urrian 419 tona bio hondakin, 387 tona paper eta kartoi, 137 tona ontzi ari eta 167 berita ona batu dira Debabarrena eskualdean. Iazko urriko datuekin alderatuta, gaikako hondakin bilketa igo egin dela esan dute. "Datu positiboak dira".
Aurten, urrian jasotako datuen arabera, gaikako bilketa %55,08an kokatu da Debabarrena eskualdean. Eta datu horren aurrean, urte amaierara begirako aurreikuspenak “onak” direla esan dute. Izan ere, Debabarreneko Mankomunitateak 2030erako %70eko gaikako bilketara heldu nahi du. “Urtero, 522 tona errefus atera nahi dira edukiontzi grisetatik, eta horiek gaikako bilketara pasatzea da helburua”.
Iazko datuekin alderatuta, urtarriletik irailera bitartean 186 tona hondakin eta 259 tona errefus gutxiago jaso dira. “Norabide onean goaz”, esan dute mankomunitateko arduradunek.
Gogorarazi dute hondakinak gaika ondo banatzea ezinbestekoa dela birziklatze prozesua berme guztiekin egin ahal izateko. “Gogorarazi nahi dugu organikoaren edukiontzian ezin direla bota arropak, plastikozko poltsak eta fardelak. Eta edukiontzi horian ezin da bota film industrialik edo enbalatzeko plastikorik”. Gabonak gainean daudela eta, urte guztiko ohitura onei eusteko eskaera egin dute. “Opariak biltzeko paperak edukiontzi urdinera bota, eta plastikozko ontziak horira”.