Intzidentzia tasak behera eginda, Ondarroa gune gorritik laranjara pasatu da
Barikutik domekara ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Ondarroa (5), Mutriku (3), Lekeitio (3), Berriatua (3) eta Markina-Xemein (1). Ondarroa gune laranjan dago Mutrikurekin batera. Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du. Joan den aste osoan 36 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.
Azken hiru egunetan [abenduak 4-5-6] egin dituzten azterketetan 15 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun: 5 Ondarroan, 3 Berriatuan, 3 Lekeition , 3 Mutrikun eta 1 Markina-Xemeinen. Gainontzeko herrietan ez dute kasu berririk erregistratu. Datu horiek kontuan hartuta, eta azken egunetan intzidentzia tasan ia 47 puntuko beherakada edukita, Ondarroa gune laranjara pasa da. 100.000 biztanleko 488,94ko tasa edukitzera pasatu da, eta 500 azpitik dagoenez, gune gorritik laranjara pasatu da.
Mutrikuk ere gune laranjan egoten jarraitzen du 337,46 tasarekin; hala ere, intzidentzia mailak zer edo zer gora egin du azken egunotan; 19 puntuko gorakada erregistratu dute. Lekeitio, berriz, gune horian mantentzen da 138,01ko tasarekin. Beherako joerarekin jarraitzeko dute; azken hiru egunetan ia 14 puntuko beherada eduki du.
Azken egunetako datuak jasota, joan den aste osoan [azaroaren 30etik abenduaren 6ra] Lea-Artibain eta Mutrikun 36 positibo erregistratu zituzten; aurreko astean baino astean baino 11 gutxiago. Ondarroan erregistratu zituzten kasu gehien (18): 9 Mutrikun, 3 Lekeition, 3 Markina-Xemeinen eta 3 Berriatuan. Aste osoan kasu berri bat bera ere erregistratu ez duten herriak, aldiz, ondokoak dira: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.