Andoni Azkarate kirolari ondarrutarrak Iberiar penintsula hegoaldetik iparraldera bizikletan zeharkatu zuen urriko bigarren hamabostaldian. Bederatzi etapatan banatuta, 1.200 kilometro egin zituen.
1884tik 1936ko gerra hasi aurreko tartean Lekeitiori buruz idatzi, margotu edo argazkien bidez ateratako guztia bildu eta aztertzen du Iturbek bildumaren bigarren zenbakian.
Barikutik domekara ondoko herrietan erregistratu dituzte positibo berriak: Ondarroa (5), Mutriku (3), Lekeitio (3), Berriatua (3) eta Markina-Xemein (1). Ondarroa gune laranjan dago Mutrikurekin batera. Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du. Joan den aste osoan 36 kasu atzeman zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun.
Ekitaldi bereziak egin zituzten barikuan [abenduak 4] Lea-Artibaiko udalerri bietan.
600 lagunetik gora batu dira Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun egin dituzten protestetan. Aldarri berberak atera dituzte kalera hiru herrietan.
Zabortegia erori zenetik hamar hilabete betetzen zirela-eta elkarretaratzeak egin ziren atzo [abenduak 6] Etxebarrian eta Markina-Xemeinen. Zallan, Zaldibarren, Elgetan eta Ermuan ere mobilizazioak egon ziren.
'Sare sozial digitalak parekidetasunetik aztertzen' tailerra barikuan eskainiko dute kultur etxean. Eguena orduko izena ematea beharrezkoa da.
Hormaetxeak eta Manzik 9-15 eta 12-15 galdu dute Beaskoetxea eta Del Rioren aurka.