Mikel Manzisidor puntista mutrikuarrak galdu egin du Donostiako finala
Hormaetxeak eta Manzik 9-15 eta 12-15 galdu dute Beaskoetxea eta Del Rioren aurka.
Donostiako Grand Slamaren finala barikuan [abenduak 4] lehiatu zuten, eta Beaskoetxea gernikarrak eta Del Rio gasteiztarrak 15-9 eta 15-12 irabazi zieten Hormaetxea bermeotarrari eta Manzi mutrikuarrari.
Beaskoetxeak eta Del Riok nagusitasuna erakutsi zuten lehen setean eta segurtasunez erabaki zituzten lehen 15 tantoak. Bigarren seta parekatuagoa izan zen. Hamabinako berdinketagaz, Hormaetxeak eta Manzik partiduari buelta emateko aukera eduki zuten, baina gorriek hiru puntu jarraian lortu zituzten. Finalaren atariko partiduari dagokionez, bestalde, Zuloaga eta Izagirre nagusitu zitzaizkien Aaron eta Mandiolari (15-9 eta 15-9).