Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxon Alberdi, Jon Zabala eta Mikel Manzisidor, Gernikako Zesta Torneoaren finalerdietan

Hormaetxea-Urtasun eta Antxon-Zabala bikoteen artekoa izango da finalerdietako bat. Bestean, Manzi eta Beaskoetxea Urkoren eta del Rioren kontra lehiatuko dira.

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Etxebarria,Markina-Xemein,Mutriku
2020/12/10

Jai Alai World Tour zirkuitorako puntuagarria den Gernikako Zesta Torneoa atzo arratsaldean hasi zuten, eta bihar [abenduak 11] lehiatuko dituzte finalaurrekoak, 18:00etan hasita.

Beaskoetxea-Manzi eta Hormaetxea-Urtasun bikoteak zuzenean sartuko dira finalaurrekoetara. Urko Lekerikak eta Julen del Riok Diego Beaskoetxearen eta Mikel Manzisidorren kontra jokatuko dute, eta Alex Hormaetxea bermeoatarrak eta Manex Urtasun irundarrak Antxon Alberdi etxebarritarra eta Jon Zabala markina-xemeindarra izango dituzte aurkari. Bi bikote irabazleek, abenduaren 18an [barikua] lehiatuko dute finala.

Publikorik barik lehiatuko badituzte ere, partiduak ikusteko aukera eskaini dute. Finalerdiak eta finala ETBn emango dituztela iragarri dute.

Final-laurdenak. Atzo arratsaldeko bi final-laurdenetan berdinketa hausteko set-ak jokatu behar izan zituzten.

Lekerikak eta del Riok Jokin Arbe markina-xemeindarraren eta Aimar Aldazabal berriatuarraren kontra lehiatu zuten final-laurdena. Lea-Artibaiko puntistei partiduan sartzea kostatu zitzaien, eta lehen set-a galdu zuten (12-15). Bigarrenean, baina, nagusitasunez aritu ziren (15-10). Berdinketa hausteko set-ean, ezustekoa eman zuten etxeko aurrelariak eta atzelari gasteiztarrak, partidua ia galduta zeukatenean markagailua berdintzea lortu eta irauli egin zuten. Arbek eta Aldazabalek finalaurrekoetarako txartela ia eskuetan zeukaten, 4-1 aurretik joan ziren.

Beste finalaurrekoan ere, partidu ona eta emozio askokoa jokatu zuten Antxon-Zabala eta Goenaga-Mandiola bikoteek. Jon Goenaga mutrikuarrarentzat eta Jon Mandiola markina-xemeinarrarentzat izan zen lehen set-a (14-15). Antxon eta Zabalaren alde, 15-13 amaitu zuten bigarrena. Berdinketa hausteko set-ean, 5-3 nagusitu ziren etxebarritarra eta markina-xemeindarra.

Gazteen aukera. Aritz Erkiaga, Unai Lekerika, Xabi Barandika, Iñaki Osa Goikoetxea, Imanol Lopez… aurten horiek ez dute Gernika-Lumoko Jai Alain jokatzeko aukerarik eduki. Uda hasieran esan zuten abuztuko Grand Slama ez zela egingo, eta urrian Urriko Masterra antolatzeko asmoa bazeukaten ere, azkenean ez zen egin. Hala, izen handiko puntista asko Danian eta Miamin daude, eta horrek gazteenei aukera zabaldu die.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.