Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibaiko eta Mutrikuko puntistek Espainiako Kopa lehiatuko dute

23 urtez azpikoetan lehiatuko dira Eneritz Lizardi mutrikuarra, Maialen Aldazabal berriatuarra, Mikel Manzisidor mutrikuarra eta Danel Mandiola markina-xemeindarra. Elite kategorian Aimar Aldazabal berriatuarra Diego Beaskoetxea gernikarragaz bikotea osatuta ariko da.

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2020/12/10

Espainiako Kopa lehiatuko dute zapatuan [abenduak 12] Nafarroako Noain herrian, 17:00etatik aurrera. Hiru kategoria daude, eta horietan parte hartzeko aukeratu dituzten hamabi zestalarietatik bost Lea-Artibai eta Mutrikukoak dira.

Emakumezkoen 23 urtez azpikoen partiduagaz hasiko dute jardunaldia. Eneritz Lizardi mutrikuarra eta Ihar Arakistain Berriatuko Zesta Eskolako sopeloztarra, Maialen Aldazabal berriatuarraren eta Naroa Merino tolosarraren kontra lehiatuko dira.

Irailaren amaieran Espainiako Txapelketa irabazi zuten Lizardi eta Arakistain dira faboritoak. Azkenaldian asko jokatu dute elkarrekin, eta konfiantzaz jokatzen dute. Baina, Merinok eta Aldazabalek ere bikote gogorra osatu dute; ondo jokatzen dute eta euren artean ondo ezagutzen dira. “Faboritoak garela esan liteke, udan bikote berdinak jokatu genuelako eta guk irabazi genuelako. Baina, hura distantzia laburrean izan zen, eta orain, luzean ariko gara, beraz, jokoa ez da berdina izango. Baina, helburua beti da irabaztea”, adierazi du Mutrikuko Danok Bat klubeko Lizardik.

Ostean, gizonezkoen 23 urtez azpikoen kategoriakoen txanda izango da. Mikel Manzisidor mutrikuarrak Eduardo Agirre zumaiarragaz bikotea osatuta, Danel Mandiola markina-xemeindarraren eta Aaron Gonzalez Matauco gasteiztarraren kontra jokatuko dute.

Azken partidua gizonezkoen elite mailakoena izango da. Aimar Aldazabal berriatuarra eta Diego Beaskoetxea gernikarra Alex Hormaetxea bermeotarraren eta Manex Urtasun irundarraren kontra ariko dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.