Azken orduetan kasu berri bakarra erregistratu dute
Azken 24 orduetan soilik Mutrikun erregistratu dute COVID-19arekin kutsatutako kasu bakarra; Lea-Artibai osoan ez dute kasu berririk erregistratu, eta intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Asteka Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasu berrien kopurua ere nabarmen ari da jaisten.
Aurreko egunetako joerari jarraituz, azken 24 orduetan soilik Mutrikun erregistratu dute COVID-19arekin kutsatutako kasu berri bat; Lea-Artibai osoan ez dute kasu berririk erregistratu. Hala, intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du:
- Berriatua: 399,68
- Lekeitio: 55,20 (gune berdean)
- Markina-Xemein: 60,44 (gune horian)
- Ondarroa: 197,90 (gune horian)
- Mutriku: 318,71 (gune laranjan)
Aipagarria da baita ere joan den astean Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasu berrien kopurua. Izan ere, asteka gero eta kasu gutxiago ari dira erregistratzen:
- Azaroaren 2ko astean: 112 kasu erregistratu zituzten.
- Azaroaren 9ko astean: 100 kasu.
- Azaroaren 16ko astean: 70 kasu erregistratu zituzten.
- Azaroaren 23ko astean: 47 kasu.
- Azaroaren 30eko astean: 36 kasu.
- Abenduaren 7ko astean: 15 kasu.
Lurraldeka. Oro har, Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasa jaitsi egin den bitartean, Araban igo egin da. Ospitaleratutakoen kopurua ere nabarmen jaitsi da. Atzora arte, 355 pertsona zeuden hiru lurraldeetako ospitaleetan COVID-19aren ondorioz ospitaleratuta. Eta horietatik 101 ZIUn zeuden.