Lander Lourido eta Haitz Etxebarria musikari ondarrutarrak kide diren musika taldeak ‘Baskavigin’ izeneko seigarren diskoa argitaratuko du otsailaren 5ean.
Ondarroa eta inguruko herrietako 20 ipuinez osatutako bilduma Zurrumurrun, Idiakezen, Kuriken eta Goxon eskuratu ahal izango da. Liburutik lortutako irabaziak dohaintzan emango dituzte.
Vigoko Celtaren harrobian aritu den Jon Blanco Puime izango da bigarren entrenatzailea, eta Garciarekin Elorrion aritu den Jon Romero Zugazaga laguntzaile teknikoa eta atezainen entrenatzailea izango da.
Europako Botiken Agentziak hilaren 21ean eman diezaioke onespena lehen txertoari.
Azken 24 orduetan soilik Mutrikun erregistratu dute COVID-19arekin kutsatutako kasu bakarra; Lea-Artibai osoan ez dute kasu berririk erregistratu, eta intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Asteka Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasu berrien kopurua ere nabarmen ari da jaisten.
Amoroton hilaren 24an egingo duten ekitaldian parte hartu nahi dutenek posta elektronikoa bidali behar dute Arta Nagusi dantza taldearen helbidera. Ispasterren, ostera, udalaren web orrialdean edo herrian dauden karteletako QR kodeen bitartez izena eman daiteke.
Igogailua ipintzeko lehen faseko lanekin hasiko dira egunotan. 30.000 euro inbertitu ditu udalak Etxelilako iriste erraztasuna hobetzeko.
Belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko ekitaldian "gustura" elkartu dira mendexarrak. Iñigito Txapelpunkek liburu musikatua aurkezteko egin duen zuzeneko lehenengo emanaldia izan da Mendexakoa.