'Ez dok hiru' Ziortza-Bolibarrera ailegatuko da asteon
Tartean Teatroaren Ez dok hiru akustikoa eskainiko dute zapatuan [abenduak 19], 18:00etatik aurrera, Ziortza-Bolibarko frontoian. Ikustera joan nahi dutenek sarrerak aurretiaz hartu behar dituzte udaletxean.
Umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria da antzezlana. Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musikari eta aktoreak lagunduta, Euskal Herriko imajinario musikalaren “errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria” dakar ikuskizunak dute.