Lekeitio eta Mutriku gune horira pasatu dira
Azken orduetan 2 kasu erregistratu dituzte Lea-Artian; 1 Lekeition eta 1 Ondarroan. Kasu berria atzeman dutela eta, Lekeitio gune berdetik horira pasatu da. Ondarroak gune horian egoten jarraitzen du. Mutrikun kasu berririk erregistratu ez dutenez, intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gune laranjatik horira pasatu da.
Azken 24 orduetan bi kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain; Mutrikun ez dute kasu berririk erregistratu. Zehatz esateko, Lekeition eta Ondarroan erregistratu dituzte kasu berriak, bana herri bakoitzean. Horren ondorioz, Lekeition gune berdetik horira pasatu da; 100.000 biztanleko 55,20ko tasa edukitzetik 69ko tasa edukitzera pasatu da. Beraz, tasa 60tik gorakoa denez, gune horian dago.
Ondarroak gune horian egoten jarraitzen du 186,26ko tasarekin. Mutrikuk, aldiz, gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da. Hala, herenegun [abenduak 14] 318,71 tasa edukitzetik atzo [abenduak 15] 299,96 tasa edukitzera pasatu zen.
Aipagarria da baita ere joan den astean Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasu berrien kopurua. Izan ere, asteka gero eta kasu gutxiago ari dira erregistratzen:
- Azaroaren 2ko astean: 112 kasu erregistratu zituzten.
- Azaroaren 9ko astean: 100 kasu.
- Azaroaren 16ko astean: 70 kasu erregistratu zituzten.
- Azaroaren 23ko astean: 47 kasu.
- Azaroaren 30eko astean: 36 kasu.
- Abenduaren 7ko astean: 15 kasu.