Aurrera begira eman beharreko pausoak irudikatzeko eta adosteko jardunaldi bat egingo da barikuan [abenduak 18] Markina-Xemeingo frontoian.
Final-laurdenak abenduaren 19an lehiatuko dituzte, finalerdiak abenduaren 26an eta finala urtarrilaren 2an. Aimar, Antxon eta Arbe Lea-Artibaiko pilotariek parte hartuko dute.
Lehen proposamena prestatu dute, eta herritarrei emango diete ezagutzera. Herritarren ekarpenak jaso eta proposamenean barneratzea izango da hurrengo pausoa.
Erabakia bikoiztasunak saihesteko eta udal kutxako gastuak murrizteko hartu dutela dela esan du Amaia Zabala alkateak.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 10era bitartean hamabi emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak salgai daude, Internetez eta baita telefonoz deituta ere. Emanaldien orduak etxeratze agindua kontuan hartuta zehaztu dituzte.
Argitalpena ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea helburu duen Euskaltzaindiaren ‘Euskararen Herri Hizkeren Atlasa’-ren hamaikagarren eta azken liburukia da. Proiektua 1984an hasi zela gogorarazi dute.
Zapatuan, 13:30ean, Zabiel plazan egingo dute aurkezpena. Aurrera begirako asmoen eta antolatu duten erronkaren xehetasunen berri ere emango dute ekitaldian.
Aste honetan eman dituzte jakitera emaitza ofizialak. "Pozik" agertu da lekeitiarra.
Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrera denak agortu badira ere, zapatuan eta domekan kiroldegian egingo diren zuzenekoetarako sarrerak salgai daudela ohartarazi dute antolatzaileek.
Azken orduetan 2 kasu erregistratu dituzte Lea-Artian; 1 Lekeition eta 1 Ondarroan. Kasu berria atzeman dutela eta, Lekeitio gune berdetik horira pasatu da. Ondarroak gune horian egoten jarraitzen du. Mutrikun kasu berririk erregistratu ez dutenez, intzidentzia tasa jaitsi egin da, eta gune laranjatik horira pasatu da.