Lekeitioko intzidentzia tasa igo egin da azken egunetan
Azken 24 orduetan 3 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Lekeition eta 1 Mutrikun. Lekeitio, hain zuzen, gune berdetik gure horira pasatu zen herenegun, eta intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du. Gainontzeko herrietan intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du.
Atzo [abenduak 16] COVID-19arekin kutsatutako 3 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 2 Lekeition eta 1 Mutrikun. Horren ondorioz, Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du, baina intzidentzia tasa duela bi egun baino altuagoa da: 55,20ko intzidentzia zeukan astelehenean [abenduak 14], 69koa martitzenean [abenduak 15] eta 92,61 atzo [abenduak 16]. Gainontzeko herrietan intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du: Ondarroak 128,06ko tasa dauka (herenegun baino baxuagoa) eta Mutrikuk 243,72 (herenegun baino baxuagoa).
Gune gorrian dauden herriak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak gune gorrian dauden herrien zerrenda argitaratu du gaur. Gogorarazi behar da gune gorrian dauden herrietan ostalaritza establezimenduak itxita egon behar dutela:
- 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak (5): Aretxabaleta (718,51), Arrasate (1.146,98), Azpeitia (650,95), Beasain (651,44) eta Ordizia (742,23).
- 5.000 biztanle baino gutxiago duten udalerriak (7): Aramaio (929,61), Iruña Oka (1.963,57), Zigoitia (759,35), Zuia (887,95), Eskoriatza (516,61), Segura (1.904,14) eta Zaldibia (552,15).