Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak 85 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko ditu
Egoerak hala eskatuta, aurten etxera eramango dizkiete opariak.
Urtero modura Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko ditu. Baina aurten egoera berezia dela eta, meza eta kopauaren ordez, bisitan joango dira Beti Jai elkarteko ordezkariak.
Zapatuan [abenduak 19] egingo diete bisita, 12:00etatik aurrera, eta oparia etxera eramango dietela jakitera eman du Jose Alberdi Beti Jai elkarteko lehendakariak. Guztira, 21 bazkide omenduko dituzte aurten eta biko taldeetan joango dira etxerik etxe. “Udaberrian egiten dugu omenaldi hau, baina aurten ezin izan da data horretan egin. Dena dela, omenaldirik berik ez geratzea pentsatu dugu, eta etxerik etxe joateko aukera iruditu zaigu egokiena”.
Opariagaz gainera, idatzi batzuk ere prestatu dituztela aurreratu du Alberdik.
Hitzaldia. Bestalde, martitzenerako [abenduak 22] hitzaldi bat prestatu du elkarteak. Jakitera eman dutenez, emozioak kudeatzeari buruzko hitzaldia emango du Ertzaintzak 17:00etatik aurrera.
Hitzaldia Esperantza aretoan izango da, eta 42 laguneko edukiera mugatua izango duela aurreratu dute. Hitzaldia ordu eta erdi ingurukoa izango da.