Kontzejune parean espaloia ipintzeko lanak egiten ari dira Ziortza-Bolibarren
Ziortza-Bolibarko Kontzejune parean (Domingo Ugartetxea kalea) espaloia ipintzeko lanak egiten ari dira. Lanak datozen egunetan amaituko badituzte ere, udal ordezkariek zehaztu dute lan horiek lehenengo faseari dagozkiola. “Gero, 2. fasean, kale horretan espaloia luzatuko da”.
Zehatz esateko, Domingo Ugartetxea 5. zenbakitik 7raino ipini dute espaloia, frontoiko aldean. Azaldu dutenez, tarte horretan lehen ez zegoen espaloirik, eta udalak beharrezkoa ikusi du eremu horretan espaloia egotea. “Espaloi tarte horrekin, Domingo Ugartetxea kaleko zenbaki bakunetako eraikin guztien arteko oinezko ibilbidea osatzea da asmoa; foru errepidearen alde bereko Beresipe kalean hilerritik hasi eta Boni Agerreko Santiago Bidearen tarteraino doana”.