Beheko pisua espazio ezberdinetan banatuko dute. Lanak amaituta egongo dira urte amairerarako.
Erabiltzaileentzako zerbitzu hobea eman asmoz, osasun zentroko beheko pisua egokitzeko lanak hasi zituzten joan den astean. Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, COVID-19aren PCR probak egiten aritu dira gune horretan azken hilabeteetan, eta orain, obrek iraun bitartean, eraikinaren ondoan beste gune bat ahalbidetuko dute proba horiek bertan egin ahal izateko.
Instalakuntza horien berrikuntzagaz, pandemiak sortu ahal dituen beharrizanei hobeto erantzutea dute helburu: “COVIDaz kutsatuta egon daitezkeen erabiltzaileak eta beste arrazoi batzuengatik etorri direnak banatuta egotea”. Horretarako, eraikinaren beheko pisua espazio ezberdinetan banatuko dute, “zerbitzu hobea eta azkarragoa” eman ahal izateko. Jakitera eman dutenez, lanak urte amaierarako eginda egongo dira.