Ostalaritza arloko Amorotoko autonomo eta mikroenpresentzat diru laguntzak onartu ditu udalak
COVID-19-ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzen lagundu nahi die Amorotoko Udalak. Eskaerak urtarrilaren 22a arte egin daitezke.
Amorotoko udalbatzak 2020ko abenduaren 17an egindako bilkuran COVID-19-ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzen laguntzeko ostalaritza arloko Amorotoko autonomo eta mikroenpresentzat dirulaguntzen deialdia eta bera arautzen dituzten oinarriak onartu zituen.
Interesa daukatenek urtarrilaren 22a arte [barikua] egin ditzakete eskaerak. Udal idazkaritzan eta udalaren webgunean eskuratu daitezke eskaerak aurkezteko inprimakia eta erantzukizunpeko aitorpenaren agiria.