Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Jaurlaritzak ebatzi du Verter Recycling dela zabortegiko eremuan sortutako kalte esanguratsuen arduradun

Hamar egun balioduneko epean ingurumen kalteak konpontzeko proiektua aurkezteko eskatu dio.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua ebazpenaren berri ematen. Argazkia: Irekia
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/01/20

Ingurumen-erantzukizuneko espedientea aztertu ondoren, Verter Recycling enpresari egotzi dio Eusko Jaurlaritzak ingurumen kalteen erantzukizuna, eta hamar egun balioduneko epean ingurumen kalteak konpontzeko proiektua aurkezteko eskatu diote.

2020ko martxoaren 4an eman zion hasiera Eusko Jaurlaritzak ingurumen erantzukizunaren espedienteari, ingurumen kalteak eta Zaldibarko zabortegirako saiheste eta konponketa neurriak zehazteko. Uren arloan eskumena duen agintaritzari (URA Uraren Euskal Agentzia) kontsulta egin ondoren, azaleko uretan, lurpeko uretan eta lurzoruetan kalte esanguratsuak daudela baieztatu dute.

Jaurlaritzak azaldu duenez, espediente horren hasieran, zabortegiko irristatzearen ondoren sortutako ingurumen kaltearen adierazgarritasun txostena aurkezteko eskaria egin zioten Verter Recycling enpresari. Verter-ek, ekainean, kaltearen adierazgarritasun-txostena aurkeztu zuen, baina, uztailean, administrazioak zuzentzeko eskatu zuen. Eta, azkenean, azaroaren 11n, aurketu zuen txostena Verter-ek.

Verter-ek aurkeztu zuen txostenak “babestutako basaespezieetan eta habitatetan eta azaleko uretan ez dagoela kalte esanguratsurik” ondorioztatzen zuela esan du Jaurlaritzak. “Txostenak, berriz, badio kalte esanguratsuak daudela lurpeko uretan, baina nitratoen gainditze puntual batengatik baino ez, eta ezin izan dela zehaztu kalterik badago lurzoruan, ezin baitira egin lurzoruaren kalitatearen ikerketa egokiak”.

Baieztapen horiek zalantzan jarri ditu Eusko Jaurlaritzak, eta Verter Recyclingi egotzi dio ingurumen-kalteen erantzukizuna, instalazioaren operadore den aldetik. Kalte gehiago prebenitzeko edo saihesteko neurriak har ditzala ere eskatu diote enpresari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.