Nazioarteko hainbat jaialditan hautatu eta saritu dute Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendutako 'Mi pequeño gran samurai' dokumentala. Azken aukeraketa Indiako Kalaburagi Film Laburren Lehiaketakoa izan da.
Espainiako Gobernuarekin eta autonomia erkidegoekin bilera egin dute gaur Jaurlaritzako ordezkariek, eta hara eraman dute proposamena. Etxeratze agindua 20:00etara aurreratzeko ere eskatu dute. Neurriak zorrozteko eskaeren aurrean, Illa ministroak esan du izurriaren aurka egiteko neurri «gogorrak» ezarrita daudela.
Hamar egun balioduneko epean ingurumen kalteak konpontzeko proiektua aurkezteko eskatu dio.
Sakatzeko botoi bidez kontrolatutako argia egongo da herriguneko frontoi txikian eta Barinagako frontoian.
Mapa berrituak honako lekuetan daude eskuragarri: Turismo Bulegoan, Txomin Agirre udal liburutegian, Udaltzaingoan, Zaldupe Eskolan eta Zubi Zahar Herri Ikastolan. Mapa era interaktiboan kontsultatzeko aukera ere badago.
Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak jarri du martxan egitasmoa. Bankuaren zentzua bikoitza dela esan dute: pobrezia egoerari erantzun antolatu bat ematea eta langileriaren autoantolakuntza bultzatzea.
Parte hartzeko AEKgaz harremanetan jarri behar da. "Mintzataldeetan ez dago eskolarik, ezta zuzenketarik ere; euskaraz natural egiten duen edonor izan daiteke bidelaguna".
Zerbitzua zapatuan egongo da eskuragarri bi herrietan. Ondarroan, Alamedan egongo da kamioia, 09:00etatik 11:00etara. Berriatuan, ostera, hondakin bereziak plazara eraman beharko dira, 11:00etatik 13:00etara.
Gaurko [urtarrilak 19] txosten epidemiologikoaren arabera, ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 7 Markina-Xemeinen, 5 Lekeition, 4 Mutrikun, 2 Ondarroan eta bana Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren. Datozen orduetan azken egunetako joerak bere horretan jarraituz gero, Gizaburuaga eta Munitibar ere perimetralki itxita geratuko lirateke.
Aholkularitza zerbitzua doakoa da eta COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz zailtasun ekonomikoak dituztenei zuzenduta dago. Zabalik dago izen ematea.
Bi arlotan egon da sailkatuta Bizkaia Kirol Sarietarako: Entrenatzaile onenaren kategorian eta Kirol erakunde onenaren kategorian.
Une honetan Markina-Xemein gune gorrian dagoela-eta, antzezlana atzeratzea egokiagoa dela erabaki dute antolatzaileek.