Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oinarrizko produktu eta elikagaien bankua sortu dute Lekeition

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak jarri du martxan egitasmoa. Bankuaren zentzua bikoitza dela esan dute: pobrezia egoerari erantzun antolatu bat ematea eta langileriaren autoantolakuntza bultzatzea.

Asier Alkorta
Lekeitio
2021/01/20

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak Lekeitioko oinarrizko produktu eta elikagaien bankua egitasmoa jarri du martxan, auzolana oinarri hartuta. Azaldu dutenez, bankuak zentzu bikoitza dauka: pobrezia egoeran daudenei laguntzea eta langileriaren autoantolakuntza bultzatzea.

“Lekeition ere, geroz eta familia gehiago dira hilabete amaierara justu-justu ailegatzen direnak edo janarian murriztu behar dutenak”. Horren aurrean, “burgesiaren antolaketa dudatan jartzen ez duten iniziatiba karitatiboak gainditu eta langileen arteko elkartasuna antolatzearen beharra” dagoela adierazi dute. “Krisi garai hauetan, geroz eta aberatsagoak dira batzuk, baina horren ondorioz geroz eta gehiago eta geroz eta pobreagoak gara beste batzuk. Bizitzeko oinarrizkoak diren beharrak lortzeko gaitasuna, eta horien kalitatea asko ari dira eskasten”.

Bigarren helburuari dagokionez, behar egoera larriagoan zein arinagoan egon, langileriak orokorrean bizi duen gabezi egoerari aurre egitea bilatzen dute. Horretarako, oinarrizko beharrizanen gaineko “langile kontrola” antolatu behar dela azaldu dute bankuko boluntarioek. “Horri erantzutera dator oinarrizko produktu eta elikagaien bankua. Elkartasun antolatuaren bidez janari eta ezinbesteko beste produktu batzuen bilketa eta gehihen behar dutenen mesederako banaketak egingo ditugu”.

Gabonak aprobetxatuta, bankuak lehen janari bilketa egin zuen, eta “ondo” joan zela esan dute. Dena dela, aurrera begira ere ekarpenak jasotzeko prest daudela adierazi dute. Hori bai, janarien kasuan, galtzen ez diren jakiak hartzen dituztela gogorarazi dute; herriko supermerkatuetan ipini dituzten postuetan utzi daitezke oinarrizko produktuak. “Momentuz oinarrizkoak hartzen ditugu, eta galtzen ez direnak: kontserbak, pasta, lekaleak, higiene produktuak… Aurrerago, izozkailu bat eta erosiko ditugu, eta bestelako jakiak ere hartuko ditugu”.

Hala, dirua edo janaria eman edo txandak betetzeko prest daudenak aurrerapausoa ematera animatu dituzte. Horretarako, telefono zenbaki bat (688 75 64 91) ipini dute Bizum bidez diru ekarpenak egiteko, txandak egiteko edo egitasmoaren parte izateko taldeko kideekin harremanetan jartzeko. “Produktuen beharra dutenek ere telefono zenbaki horretara deitu dezakete”. Horrez gain, dirua batzeko kontu korronte bat ere jarri dute martxan: ES48-2100-3938-2001-0032-1575.

Zehaztu dutenez, bankuak Lekeitioko Gamarra kalean dauka biltegia. “Guztion laguntza beharrezkoa da langileriaren autodefentsarako tresna eraginkorra izan nahi duen egitasmo honi bultzada emateko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.