Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Berriatuko Hostozabal Elkartea, bertoko basoak berreskuratzen

Pagoak, astigarrak, haritzak, intxaurrondoak, urkiak... Bertoko espeziekin osatutako basoak sortzeko eta bultzatzeko helburuagaz ari dira lanean Hostozabal Elkarteko kideak. Abenduan ezagutzera eman zuten elkartea, eta jada 30 bazkide dira; apurka-apurka taldea handitzen joatea espero dute.

Berriatua
Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2021/01/21

Lehenago pinuz beteta zeuden basoak eukaliptoz beteta ageri dira gaur egun. Baina, Euskal Herrian badira alternatiben aldeko apustua egin dutenak. Bertoko espeziekin sortutako basoak bultzatzeko erronkari ekin diote Berriatuan. 2019an sortu zuten Hostozabal elkartea, eta orduz geroztik bi landaketa egin dituzte. Berriatuko mendi lurretan zuhaitz hostozabalak landatu eta landatzen lagundu nahi dute, “espezie anitzeko basoek dauzkaten onurengatik”.


Elkartea bera baso jabe bihurtzea da kideen asmoa; lursailak erosi, eta bertoko espezieak sartu. Baso jabe pribatuekin, “zer egin ez dakitenekin”, hitzarmenak lortzea ere bada euren helburua: “Dohaintzan emanda, eurek basoa lagatzea, guk ustiatzeko, landareak sartzeko». Udalagaz ere elkarlanean ari dira. Udalak erosi dituen lursailak ustiatzen lagundu eta bertoko espezieak sartzen lagunduko dute. “Udalak lurrak erosi, lurrak publiko bihurtu eta horiek bertoko baso bihurtzea ere bada helburua”.

Diotenez, “egurretara bideratuko ez diren” baso batzuk edukitzea da euren asmoa: “Hemen baso gehienak helburu ekonomikoetara bideratuta baitaude. Dena da monokultiboa, bai eukaliptoa, bai pinua. Bertoko espeziekin sortutako basoen hutsune nahikoa dago, ez daukatenez balio ekonomikoa ez dira bideratzen. Aldundiak ere diru laguntza oso gutxi ematen ditu”.

Zuhaitz Eguna. Elkartearen lehen ekintza abenduan egin zuten landaketa izan en. Lehen landaketa hartan, 600 bat landare landatu zituzten: haritzak, urkiak, lizarrak, pagoak… Nagusiek egin zuten abenduko landaketa: “Boluntarioak eskatu ziren, eta boluntarioek parte hartu zuten”. Aurreko zapatuan, ostera, ume zein nagusiak elkartu ziren Zuhaitz Egunean: “Pentsatu genuen polita izango zela umeekin ere egitea, eta horregatik antolatu genuen Zuhaitz Eguna. Herriko umeekin ere berdina egin dugu, bertoko espezie batzuk lursail honetan landatu”.

Abenduan ezagutzera eman zuten elkartea, eta jada 30 bazkide dira. Apurka-apurka taldea handitzen joatea espero dute.

Hostozabal elkartearen bazkideek azpimarratu dute bertoko basoek egurra ez den gauza asko ematen dituztela, “balio handikoak direnak, baina baliorik ematen ez zaienak”. Onura asko zerrendatu dituzte: Biodibertsitatea mantendu eta bermatzen dutela, ura eta airea garbitzen dituztela, ura xurgatzeko askoz hobeak direla, nekazaritzan egon litezkeen izurriteak ekiditeko tresna bat izan daitezkeela…

“Eukaliptoek lurrean dauden onddo eta animalia txikientzak kalteak sortzen dituzte, baita ere ornodunetan ere, eta landatutakoan ez du ura xurgatzen. Lurra sikatu egiten du, eta urak laban egiten du”

Eukaliptoek, eta oro har, monokultiboek ondorio negatiboak dituztela zehaztu dute, “bai lurrarentzat eta baita paisaiarentzat ere”. Biologian doktorea eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Ekologian katedraduna den Arturo Elosegiren argitalpena aitatu dute. Ibai-ekologian aditua da, eta giza jarduerek ibai-ekosistemen funtzionamenduan duten eragina ikertu du: “Eukaliptoek sortzen dituzten arazoei buruzko txostena egin du. Lurrean dauden onddo eta animalia txikientzat kalteak sortzen dituzte, ornodunetan ere arazoak sortzen ditu, eta landatutakoan ez du ura xurgatzen. Lurra sikatu egiten du, eta urak laban egiten du, eta suaren lagun da, errazago su hartu eta hedatzen da. Bestalde, ustiaketa teknikei dagokionez, mendi dena jotzen da batera, eta horrek eragiten du gainaldeko lursaila errekara joatea”.

Diotenez, pinuagaz ikusi da, aldaxkak–landare batetik landare txiki asko ateratzea–landatzeak dakartzan arazoak eta kalteak. Izan ere, banda marroiagaz gertatu modura, arbola bat gaixotzean gainontzekoak ere gaixotzen dira. “Espezie anitzekin sortutako basoa badaukazu, nahiz eta gaixotasunak espezie bati eragin, besteei normalean ez die eragiten”, azaldu dute.

Errentagarritasuna. Pinua urre berdea legez izendatua izan zen aspaldi, baina elkarteko kideek gogoratu dute gaur egun ez dela hain errentagarria pinudiak saltzea: “Jendeak etekin ekonomiko bategaz erlazionatu izan du basoa, historikoki. Hori apurtzea gaitza da. Etekin hori ateratzen jarraitu nahi dute. Lurjabe pribatu denek orain arte errentagarritasun ekonomikora jo dute, eta txipa aldatzeko daukate oraindik. Pinua urre berdea moduan ezagutzen zen, diru asko ematen zuelako, eta oraindik uste hori dauka jende askok. Gaur egun diru oso gutxi ematen du, hemengo orografiak ez baitu batere laguntzen. Hemen pinuak ateratzeko arrastaka eroateko makinak behar dira, eta gero handik kamioi batera eta kamiotik trailer batera eroan behar dira. Beste leku batzuetan zuzenean trailerrera kargatzen dituztenez, asko merketzen dira kostuak”.

Datu esanguratsuak ere eman dituzte: Berriatuan 2019an 129 hektarea bota zituzten, eta horietan %80-90 eukaliptua sartu zuten. “2020ko datu ofizialik ez daukagu, baina bikoiztu edo hirukoiztu egin dela uste dugu. Hori da ikusten dena, eta mendian lan egin duten batzuekin egon gara, eta esan digute 10etik 9 eukaliptoa sartzen dela. Baso jabeen %8 basoen %50aren jabe da. Horiek indar asko daukate. Horien lursailetan pinuak eta eukaliptoak dituzte batez ere”.  Elkartekoen ustez, erakunde publikoek bertoko espezieak bultzatzeko apustua egin, eta horiek landatzen dituztenei diru laguntzak eman beharko lizkiete.

Txikitik handira, behetik gora joanda gauzak lortu litezke, eta hasi berri duten bidean bidaideak nahi dituzte alboan. Udala bera da daukaten bidelagunetako bat: “Udalak herrian erosi ditu lursailak, eta aurten ere diru partida gordeta dauka horretara bideratzeko. Udala bere mailan ari da konpromiso bat adierazten, eta zentzu horretan positiboa dela uste dugu”.

*Argazkiak: Hostozabal Elkartea/HITZA

Zuhaitz Eguna
Zuhaitz Eguna
Berriatua
Berriatua
Hostozabal Elkartea
Hostozabal Elkartea
Berriatuako landaketa
Berriatuako landaketa
lehen landaketa
lehen landaketa
lehen landaketa2
lehen landaketa2
Bertoko Basoa
Bertoko Basoa
bigarren landaketa
bigarren landaketa
lehen landaketa1
lehen landaketa1

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.