Hezkuntza alorrean autoritarismoa areagotu egin dela diote IKAS plataformako eta IAko kideek, eta horren aurkako kanpaina abiarazi dute Lea-Artibain eta Busturialdean. Izar Arronategi IKAS plataformako kidea da, eta Maren Ibaibarriaga IAkoa, eta horren guztiaren berri eman dute.
Pagoak, astigarrak, haritzak, intxaurrondoak, urkiak... Bertoko espeziekin osatutako basoak sortzeko eta bultzatzeko helburuagaz ari dira lanean Hostozabal Elkarteko kideak. Abenduan ezagutzera eman zuten elkartea, eta jada 30 bazkide dira; apurka-apurka taldea handitzen joatea espero dute.
Katuen koloniak kudeatzeko HEI metodologia erabiltzen ari dira. Lekeitioko Udala, animalien babeserako elkarteak eta hainbat boluntario ari dira lankidetzan.
Urbanizazioko hobekuntzek kaleari norabide bakarra ematea aurreikusten dute. Beraz, lanak amaitu eta gero, ibilgailuak Buztinzuri eta Zelaieta kaleetatik sartu beharko dira, ezinbestean.
Markina-Xemeinek, Lekeitiok eta Ziortza-Bolibarrek eremu gorrian egoten jarraitzen dute, eta, ondorioz, Munitibarrek eta Gizaburuagak bezala, perimetralki itxita egoten jarraituko dute. Azken orduetan 34 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Kasu berri gehien Markina-Xemeinen eta Mutrikun erregistratu dituzte.
Gutxienez 12.650 euroko diru laguntza zuzena emango dutela aurreratu dute. Establezimenduen terrazetako inbertsioak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea luzatu egin dute.
Ekitaldi horiek martxoaren 28an egingo dituzte. Oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten eta non, baina unean uneko osasun neurrietara egokitutako "ekitaldi xumeak" izango direla esan dute.
Geoparkeak antolatuta, bisita gidatua zapatuan [urtarrilak 23] izango da, 11:30ean. Aurretiaz izena eman behar da.
Frontiseko eta kontrakantxako zuloak konpontzeaz gain, toldo berriak ere ipini dituzte.