Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Berriatuko Etxe Pintxu kalea eraberritzeko lanak apirilean amaituko dituzte

Urbanizazioko hobekuntzek kaleari norabide bakarra ematea aurreikusten dute. Beraz, lanak amaitu eta gero, ibilgailuak Buztinzuri eta Zelaieta kaleetatik sartu beharko dira, ezinbestean.

Berriatuko Etxe Pintxu kaleko lanak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua
2021/01/21

Berriatuko Etxe Pintxu kalea eraberritzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Udal iturriek aurreratu dutenez, bost hilabeteko lanen ostean, apirila bueltan amaituko dituzte kalea goitik behera berritzeko lanak. Egingo diren lanei esker, hiru arlotan egingo dira hobekuntzak: irisgarritasunean, azpiegituretan eta urbanizazioan.

Besteren artean, Etxe Pintxu kaleko 6, 8 eta 10 atarietako irisgarritasuna hobetuko dute. “Kalearen eskumako alde guztia eskilarekin beteta egon da orain arte. Alde horretan irisgarritasuna bermatzea ezinezkoa da, eskailera guztiak etxeetako atari aurretara doazelako eta aldapa handia dagoelako. Horri erantzun nahian, hiru atari horien sarrera parean zebrabideak ipiniko dira; zebrabide horietatik guztiz irisgarria izango den ezkerreko aldeko espaloira igarotzeko aukera emango da”.

Erribera kalean, Etxe Pintxu eraikinaren parean espaloia luzatu eta Etxe Pintxu kalekoagaz ere batuko dute. “Hor espaloia amaitu egiten zen, eta egingo diren obrei esker, falta den espaloi zatia egin eta Etxe Pintxu aurreko espaloiagaz batuko da. 2,5 metroko espaloia egingo da hor”.

Urbanizazio hobekuntzei esker, aparkaleku kopurua ugaritu egingo da

Irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo direla aprobetxatuta, kaleko azpiegiturak ere aldatuko dituzte. Zehatz esateko, zaharkitutako ur hodiak aldatuko dituzte, eta azpiegitura lan horiekin batera, euri urak eta ur zikinak desberdintzeko hodiak ere sartuko dituzte. “Herrigunean ur hodi guztiak berrituta daude, kale horretakoak berritzea falta zen bakarrik”. Uraren hodiari eraztuna ere ipiniko diote, “ihesaldiren bat dagoenean ura edukitzea ziurtatzeko”. Beharrak, gainera, telekomunikazioentzako hodia sartzeko ere aprobetxatuko dituzte.

Kaleko obrak amaitu ostean, asfaltatze lanak egingo dituzte, eta egingo diren urbanizazio hobekuntzei esker, aparkaleku kopurua gehituko dela azpimarratu dute. Izan ere, kaleari norabide bakarra ematea aurreikusten dute. Ibilgailuak Buztinzuri eta Zelaieta kaleetatik sartu beharko dira ezinbestean; “Etxe Pintxu kaletik soilik irten egin ahal izango da”.

Lanak Gaimaz enpresari esleitu dizkio Berriatuako Udalak 190.000 eurotan (BEZ barik). Lanak egiteko Eusko Jaurlaritzako irisgarritasun sailetik 98.071.44 euroko diru laguntza jaso du udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegitura sailetik beste 26.600 euro ere jaso ditu. Ur Partzuegoak beste 14.600 euro ordaindu ditu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.