Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Katuen eta herritarren arteko bizikidetza hobetzeko lanean ari dira Lekeition

Katuen koloniak kudeatzeko HEI metodologia erabiltzen ari dira. Lekeitioko Udala, animalien babeserako elkarteak eta hainbat boluntario ari dira lankidetzan.

Lekeition katuentzako jarri dituzten etxoletako bat.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/01/21

Katuen koloniak geroz eta handiagoak izaten joaten dira, eta baldintza desegokietan aurkitzen dira kasu askotan. Gainera, herritarrek ematen dieten janariak kaleetan zehar sakabanatuta amaitzen du, sarritan elkarbizitza arazoak eraginez.

Egoera horri erantzun bat emateko, HEI metodologia (Harrapatu, Esterilizatu eta Itzuli) erabili dute Lekeition, katu koloniak kudeatu, animalia horien babesa eta ongizatea bermatu, eta herritar eta katuen arteko bizikidetza hobetu asmoz. 2019an abiarazi zuten proiektua, eta 2020 urtean bigarren fasea gauzatu dute.

Plana aurrera eramateko ezinbestekoa izan da hainbat eragileren inplikazioa. Horrela, prozesua Aprova, Gureak eta Lau Katu elkarteen laguntzagaz bideratu du Lekeitioko Udalak. Aholkularitzan aritu dira elkarteak, eta eguneroko lanean lagundu dute batez ere Gureak elkartekoek. Administrazioagaz lan egitea izan da elkarteen ildo nagusia: aholkuak eman, arazoak bideratu eta konpontzea. Horrez gain, boluntario talde bat ere aritu da lanean, Katu Baltz taldea. Horiei esker egin da posible proiektua garatzea. Izan ere, boluntarioak dira koloniak zaintzeko eta era egokian jaten emateko ardura eta konpromisoa hartu dutenak.

Metodologia. HEI metodoaren bidez, kalean bizi diren katu taldeak harrapatu, esterilizatu eta zeuden lekura itzultzen dira. Prosezuari hasiera emateko, metodologia azaltzeko berbaldi bat eskaini zuten herrian, eta boluntarioak bilatu zituzten. Eta, ondoren, katuen koloniak zehazten eta zenbatzen joan dira, errolda bat osatuz. Behin katuen errolda eginda, koloniako katu guztiak harrapatzen dira eta albaitariarengana eraman, azterketa orokor bat egin eta antzutu egiten dira. Katua kudeatuta dagoela jakin ahal izateko markaketa bat ere egiten zaie belarrian.

Bigarren kanpainan etxolak ipini dizkiete katuei herriko gune desberdinetan

Eskualdeko albaitaritza klinikekin egin dute lan, eta modu etikoan egin da prozesu guztia, boluntarioek jaso eta eraman dituzte katuak.

Bigarren kanpainan, gainera, etxolak ipini dizkiete katuei herriko gune desberdinetan, babesleku modura. Izan ere, proiektua ez da bakarrik katuak harrapatu, esterilizatu eta itzultzea. Gero, katu horien osasuna bermatu behar da, eta elkarbizitza arazoak konpondu.

Gureak elkarteko Oihane Herrerak azaldu duenez, katuak betidanik egon dira gure herrietan, eta sarritan ingurua eraldatzen diete, han daudela konturatu barik, eta orduan sortzen dira arazoak. Gainera, jendeak asmo onagaz elikatu egiten ditu, baina ez ditu elikatzen modu onean. Etxean soberan daukan janariagaz elikatzen dituzte, eta kaleetan botatzen diete, gainera. Sortzen diren elkarbizitza arazo horiek guztiak konpontzea ere bada metodologiaren helburua, eta elikatzeko modua ere bideratzen du.

Lekeition, adibidez, etxolak jartzeagaz gainera, janaria modu egokian emateko tolba batzuk ipini dituzte, eta katuentzako egokia den pentsua jartzen diete bertan. Boluntarioek elikatzen dituzte katu koloniak, eta horretarako formakuntza bat jaso dute; Lekeitioko kultur etxean egin zuten formakuntza saioa ikasturte hasieran. Herrerak azaldu duenez, pertsona horiek konpromiso bat hartu dute animaliekin eta udalagaz, eta udalak eurekin, eta pertsona horiek egongo dira baimenduta katuak elikatzeko, betiere, adostutako moduan.

Proiektuak arrakasta izateko jarraipena eduki behar du, eta herritarren onarpena ere behar da

Lana ez da inoiz amaitzen, baina katu kolonien kudeaketa martxan jarri eta azkar nabaritzen direla hobekuntzak dio Gureak elkarteko kideak. Kopurua murrizten da, eta osasuntsuago daude, baina bide luzea da, ez da berehalako helmuga.

Hori bai, proiektuak arrakasta izateko jarraipena eduki behar du, eta herritarren onarpena ere behar da; herritarrak jakitun izan behar dira egindako lanagaz, eta etxolak, tolbak eta azken finean, eurek animaliak zaindu behar dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.