Azken orduetan 14 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 7 Lekeition, 5 Markina-Xemeinen eta bana Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Gaur gaurkoz, Ispaster da tasa zeron daukan herri bakarra.
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako 14 kasu positibo erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 7 Lekeition, 5 Markina-Xemeinen eta bana Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Intzidentzia tasa zer edo zer jaitsi da Markina-Xemeinen eta Mutrikun, eta igo egin da Ziortza-Bolibarren, azken orduetan kasu berri bat erregistratu dutelako.
Markina-Xemeingo San Roke egoitzan ere beste positibo kasu berri bat dagoela jakinarazi dute. Guztira, beraz, egoiliarren artean 13 kasu positibo daude egoitza horretan. HITZAk jakin ahal izan duenez, egoitzako egoiliar eta langile guztiei PCR proba egin diete bihar [urtarrilak 27].
Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 149,70
- Berriatua: 397,77
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 3.000
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 1.106,96
- Markina-Xemein: 1.572,14
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 1.528,38
- Mutriku: 451,64
- Ondarroa: 268,47
- Ziortza-Bolibar: 2.277,90
Gogorarazi behar da gaurtik aurrera [urtarrilak 26] Lea-Artibaiko bost herritan daude ostalaritza establezimenduak itxita daudela: Markina-Xemein, Lekeitio, Gizaburuaga, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Dena dela, atzotik [urtarrilak 25] herri guztiak perimetralki itxita daude, gutxienez otsailaren 13ra bitartean.
Bestetik, Markina-Xemeinen kontaktuen jarraipen zabalagoa egitea hobesten dute. Jarraipen zabalagoa egingo balute, bi egunetako kontaktuak barik, aurreko zazpi egunetako kontaktuen jarraipena egingo lukete.