Boluntarioak behar dituzte Lekeitioko Elikagaien Bankuari laguntzeko
Boluntario izateko prest daudenek udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri behar dira.
Lekeitioko Uribarren Abaroa Fundazioak eta Lekeitioko Udalak beharrizana duten herritarren artean elikagaiak banatzeko ardura hartu dute, Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz elkarlanean. Eta elikagaiak sorta ezberdinetan antolatzeko eta herritarren artean horiek banatzeko boluntarioen bila ari dira.
Boluntario izateko prest daudenek udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu dezakete 94 603 41 00 telefono zenbakira edo mezu bat idatzi agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbide elaktronikora.