Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal filmen proiekzioak eskaintzen hasiko dira Mutrikun, udalak antolatuta

Sarrerak barikuan [urtarrilak 29] 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira, Internetez edo turismo bulegoan. Proiekzio bateko sarrerak agortuko balira, bigarren saio bat antolatuko luketela aurreratu dute.

Asier Alkorta
Mutriku
2021/01/27

Mutrikuko Udalak antolatuta, euskal filmen proiekzioak eskaintzen hasiko dira Mutrikun. Momentuz lau proiekzio programatu dituzte, eta lehenengoa otsailaren 7an izango da. Proiekzio guztiak euskaraz izango dira, eta Zabiel kultur etxean eskainiko dira. Sarrerak bihar 10:00etatik aurrera erosi daitekez, udalaren webguneko Agenda atalean edo turismo bulegoan, 3 eurotan; Entradium-en webgunetik ere erosi ahal dira.

Azaldu dute hasiera batean film bakoitzaren emanaldi bat programatu dutela. «Sarrerak amaituz gero, beste emanaldi bat antolatuko litzateke. Bigarren saio hori egun berean izango litzateke, 17:00etan».

Dekretuek baldintzatuta. Gaineratu dute programazioa pandemiaren aurka egiteko dekretuek baldintzatuta dagoela. Ondorioz, aurreratu dute aldaketak egon litezkeela emanaldien ordutegian, aretoko aforoan edota egutegian. «Proiekzioa bertan behera utzi behar izatea ere gertatu liteke». Dena dela, aldaketarik egonez gero, horre berri emango dute.

Ekainera arte prestatu duten programazioan iaz estreinatutako filmak jaso ditu udalak, eta hori azpimarratu dute. «Gaurkotasuneko euskal filmen alde egin dugu».

Proiekzioak:

  • Otsailak 7: Akelarre (Pablo Aguero). Filmak Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren istorioa kontatzen du.
  • Martxoak 7: Ane (David P. Sañudo). Sinopsia: Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alabak bi egun daramatza desagertuta. Gurasoak bananduta eta komunikazio arazoekin dabiltza. Urduri eta kezkatuta, alabaren bila hasi dira.
  • Maiatzak 2: Hil kanpaiak (Imanol Rayo). Misteriozko filma Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian dago oinarrituta. Sinopsia: Gerizmendi deituriko baserri batean giza hezur batzuen arrastoak aurkituko dituzte. Ertzaintzari abisua eman eta gero, hezurrak desagertu egingo dira.
  • Ekainak 6: Erlauntza (Mireia Gabilondo). Abenduan egindako Mutrikuko Antzerkiaz Blai jardunaldietan antzezlana ikusteko aukera egon bazen ere, orain zine formatuan ikusteko aukera edukiko dute herritarrek. Sinopsia: Lagun talde bat landetxe batean batzen da, lagunetako baten ezkondu aurreko festa ospatzeko. Txikitako lagun talde hartatik, baina, urte asko pasatu dira, eta ezer ez da lehen bezalakoa. Asteburu zoro eta zoragarri bat izan behar zuena, ez hain zoragarri bilakatuko da ezustean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.