HITZAk jakin ahal izan duenez, lonja berrian sartu behar den kamioi kopuruaren erdia sartzen zen. "Ez zegoen maniobratzeko nahikoa tokirik". Hori konpontzeko, eraikita zegoen zati bat berriro bota behar izan dute.
500 euroko saria ordezkoak eraman du azkenean, lehen saritua ez zen eta jasotzera agertu.
Gernika-Lumoko ADES Espeleologia Elkartekoek iazko martxoan topatu zuten Amoroton Pepetxo X deitu duten koba. Garezur bat eta ugaztun handi baten atzaparkadak daude bertako aztarnategian.
Sarrerak barikuan [urtarrilak 29] 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira, Internetez edo turismo bulegoan. Proiekzio bateko sarrerak agortuko balira, bigarren saio bat antolatuko luketela aurreratu dute.
Baxurako ontziek gaur porturatu dituzten sardina kaxak Lesteko moilako eraikin berriko baskuletan pisatu dituzte. Barikuan edo astelehenean hasiko dira egiten benta leku berrian.
Katixa Agirreren 'Amek ez dute' liburua landuko dute otsailaren 5eko saioan. Orain arteko saio guztiak kultur aretoan egin izan badituzte ere, egoera honetan, segurtasun neurriak mantendu eta aforoa bermatu ahal izateko udaletxeko sarreran egiteko asmoa daukate.
Zuzenean emango duten lehendabiziko osoko bilkura biharkoa izango da.
Ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 7 Markina-Xemeinen, 4 Berriatuan, 4 Lekeition, 2 Mendexan, 2 Ondarroan eta bana Mutrikun eta Ziortza-Bolibarren. Gaurko [urtarrilak 27] txosten epidemiologikoaren arabera, Berriatua eta Mendexa ere eremu gorrian sartu dira.
Amorotoko koooperatibak banatutako sariak nanoteknologiaren esparruaren barruan, biomedikuntza pertsonalizatuan eta birsortzailean egindako aurrerapenei buruzko lana aitortu du.
Lan horien kostua 89.651,47 eurokoa izango da guztira, baina diru laguntza bat jaso du udalak.