Zozketako sariak banatu ditu Markina-Xemeingo Hemen be bai elkarteak
500 euroko saria ordezkoak eraman du azkenean, lehen saritua ez zen eta jasotzera agertu.
Gabonetan egiten duen zozketako sariak banatu ditu Markina-Xemeingo Hemen be bai ostalarien eta merkatarien elkarteak. Guztira lau sari izan dira: 500 euroko saria Aitor Atxurrak eraman du, 250 euroko sariaren irabazlea Arrate Arrazua izan da, 150 euroko saria Maite Larreak irabazi du eta 100 euroko saria Ainara Garatek.
Elkartekoek azaldu dutenez, 500 euroko saria ordezkoak eraman du azkenean, lehen saritua ez zen eta jasotzera agertu. Orain, bonuak elkarteko edozein komertziotan gastatu ahalko dituzte lau saridunek, eta, gainera, guztia toki batean barik gehiagotan ere gastatu ahal izango dute, sariaren zenbatekoa osatu arte. Otsailaren 3ra arteko epea daukate saria gastatzeko.