Azken orduetan 12 positibo berri erregistratu dituzte
Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: 8 Markina-Xemeinen eta bana Aulestin, Lekeition, Mendexan eta Mutrikun. Ondarroa berriro ere gune horira pasatu da. Gaurtik aurrera, gune gorrian dauden herriak ondokoak dira: Markina-Xemein, Lekeitio, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar.
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako 12 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 8 Markina-Xemeinen eta bana Aulestin, Lekeition, Mendexan eta Mutrikun. Eta azken orduetan Ondarroan kasu berririk erregistratu ez dutenez, herria berriro ere gune horira pasatu da. Mutrikuko tasa ere zer edo zer jaitsi da azken orduetan. Lekeition, ostera, Eskola Publikoko eta Azkue Ikastolako ikasgela batzuk itxi behar izan dituzte, positiboak erregistratu eta gero.
Bestetik, gutxienez martitzera arte gune gorrian dauden herriak ondokoak dira: Lekeitio, Markina-Xemein, Gizaburuaga eta Ziortza-Bolibar. Beraz, herri horietako ostalaritza establezimenduak itxita egon behar dute, eta eskola kirola egitea ere debekatuta dago.
Munitibarrek, Berriatuak eta Mendexak 500eko tasa gainditzen badute ere, gune gorrian egoteko baldintza guztiak ez dituzte betetzen. Izan ere, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte herrien kasuan, ondoko irizpideak hartzen dituzte kontuan gune gorrian sartzeko:
- Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 500ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
- Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan 500ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
- Udalerrian COVID-19aren kasu positiboen kopurua azken 7 egunetan 2 baino gehiago izatea.
Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 715,99
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 3.000
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 1.023,94
- Markina-Xemein: 1.691,54
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 1.310,04
- Mutriku: 414,00
- Ondarroa: 291,82
- Ziortza-Bolibar: 2.277,90