Lekeitioko ikastetxeetako hainbat gela itxi dituzte, positiboak erregistratu dituztelako
Azkue Ikastolako eta Eskola Publikoko 4 urteko umeen gelak itxi behar izan dira. Azaldu dutenez, segurtasun protokolo guztiak jarri dituzte martxan. Kutsadura "denboraz" detektatu dela eta umeak "ondo" aurkitzen direla esan dute udal ordezkariek.
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, COVID-19aren hedapenak goranzko joera hartu du azken egunetan Lekeition. Azaldu dutenez, bereziki esanguratsua izan da ikastetxeetan agertutako positibo kopurua Haur Hezkuntzako umeen artean: “Eskola eta Ikastolako 4 urteko umeen gelak itxi behar izan dira, positiboak agertu ostean”.