Azken orduetan 10 kasu gehiago erregistratu dituzte
Gaurko txostenaren arabera, ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Ondarroan (4), Lekeition (2), Etxebarrian (1), Markina-Xemeinen (1), Mendexan (1) eta Mutrikun (1). Herri gehienetan intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Sagarduik esan du otsaila hilabete "zaila" izango dela Osakidetzako zentroetan.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako 10 positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: Ondarroan (4), Lekeition (2), Etxebarrian (1), Markina-Xemeinen (1), Mendexan (1) eta Mutrikun (1). Datuen irakurketa eginda, ia herri gehienetan intzidentzia tasa jaisten ari dela ondoriozta daiteke. Ondarroak bestelako egoera bizi du. Izan ere, azken egunetan kasu gehiago erregistratu dituzte, eta gutxinaka bada ere, intzidentzia igotzen ari da. Gaur gaurkoz, gune laranjan dago herria.
Osasun sailburuaren balantzea. Intzidentzia tasa goranzkoa izan arren kutsatuen kopurua moteltzen ari dela adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Hala ere, zuhurtzia eskatu du, ziurgabetasun handiko unea dela esanez. “Ezin dugu ahaztu aldaera britaniarra hor dagoela”. Zehaztu duenez, momentu honetan 109 kasu daude aldaera horretakoak.
COVID-19ak asistentzia eremuan duen eraginari erreparatuta igoera nabarmena egon dela jakitera eman du Sagarduik. “Otsail zaila izango da Osakidetzako zentroetan”. Profesionalen laurdenak txertoa jaso dutela ere gaineratu du.
Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:
- Amoroto: 240,96
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 556,88 (24 ordutan ia 100 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 2.000 (24 ordutan 1.000 puntu jaitsi da)
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 871,73 (24 ordutan 10 puntu baino gehiago jaitsi da)
- Markina-Xemein: 1.432,84
- Mendexa: 1.059,32 (24 ordutan 200 puntu baino gehiago igo da)
- Munitibar: 1.091,70 (24 ordutan ia 300 puntu jaitsi da)
- Mutriku: 432,82 (24 ordutan ia 80 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 350,18
- Ziortza-Bolibar: 1.594,53 (24 ordutan ia 500 puntu jaitsi da)
Bestalde, joan den aste osoan [urtarrilaren 25etik 31ra] Lea-Artibai eta Mutrikun 74 kasu erregistratu zituzten. Kasu gehien Markina-Xemeinen erregistratu zituzten:
- Markina-Xemein: 25
- Lekeitio: 15
- Ondarroa: 14
- Mutriku: 7
- Berriatua: 4
- Ziortza-Bolibar: 3
- Mendexa: 3
- Ispaster: 1
- Aulesti: 1
- Etxebarria: 1