Mahatsaren inausketa ikastaroa emango dute Lekeition
Ikastaroa Lekitto Bedarrak antolatuta egingo da, eta Txakoli Pipaseko Anton Onaindiak eskainiko du. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 17a dute izena emateko azken eguna.
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak antolatuta, mahatsaren inausketa ikastaroa emango dute otsailaren 20an, 10:30etik 12:00etara, Lekeitioko Santa katalinako parkean. Horretan parte hartu nahi dutenek otsailaren 17a dute izena emateko azken eguna; lekitto.bedarra@gmail.com helbidera idatzita edo 605 77 54 45 telefono zenbakira deituta izena eman daiteke.
Ikastaroa Txakoli Pipaseko Anton Onaindiak eskainiko du. Teoria azaltzeaz gain, saio praktikoa ere egingo dute, lorategiko mahatsetan. Gainera, ikastaroaren amaieran txakoli dastaketa egingo dutela esan dute.
Ikastaroan parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko direla esan dute, Lekitto Bedarrari laguntzeko. Eta garai hauetan ohikoa den modura, partaide kopurua mugatuta dagoela esan dute.