Zaldibar Argitu plataformak jaso du kanpaina onenaren Argia Saria
Argia-koek esan dutenez, "egungo mundua zalantzan jarri eta milaka pertsonak babesteko moduko programa politikoa laburbiltzeko gaitasuna erakutsi dutelako" eman diote saria.
Kanpaina onenaren Argia Saria jaso du Zaldibar Argitu plataformak, “egungo mundua zalantzan jarri eta milaka pertsonak babesteko moduko programa politikoa laburbiltzeko gaitasuna erakutsi dutelako”.
Herritarrek behetik gora sortutako mugimendu horrek txingurri lana egin du. “Egiteko hori, hain zuzen ere, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen bizitza lapurtu zuen zabor jauzia ahanzturan ez erortzeko egin zuten”. Gaineratu dute, plataformako kideek “borrokan zorrotz jarraitu” dutela, eta pandemiak gaia ia kolpetik desagerrarazi zuenean ere, lanean jarraitu dutela azpimarratu dute. “Komunikazioaren esparrua mimo handiarekin landuz, zabaltasuna batzea lortu dute beren ideiei ukorik egin gabe”.
Jokin Bergara, Janire Lazkano eta Gaizka Zabarte mugimenduko kideek jaso dute saria (beheko bideoan ikusgai).
Atzo, esaterako, ikus-entzunezkoen Argia Saria eman zuten, eta hori Ondarroan grabatutako Hondar ahoak telesailari eman zioten.